Kometa
Kometatik gonbidatu nahi dugu jolasak adin guztientzat duen xarma aditzera emateko. Mahai jolas ugari ditugu aukeragarri jakingura duten pertsona guztientzat, jostailu originalak eta eskulan bitxiak ere.

Kalitatea, balioen hezkuntza eta segurtasuna gure lehentasuna duten gaiak dira, hori dela eta hamarkada bat daramagu kontu hauek bermatu eta eskaintzen dituzten fabrikatzaile eta banatzaileekin lanean.

Kometa erakundearen ezaugarririk nabarmenena gizartearekin daukan lotura da, hau dela etapertsonekin eta gizartearekin hartu du konpromisoa. Zentzu honetan, mahai jolasen arauak bai gaztelaniara baita euskarara ere itzulita daude.Jolasak eskuratu baino lehen, probatu daitezke eta aldi berean aholku egokitu bat ematen da. Kometatik hiru modu desberdin eskaintzen ditugu jolas munduarekin erlazionatzeko:

Jolas kooperatiboen etxea.
Jolas, jostailu eta eskulanetan egokituriko salmenta.
Jolas kooperatiboetan prestakuntza.
 
Bengoetxea kalea, 4 (20004)
Donostia - San Sebastián, Gipuzkoako Enparantzatik gertu.

Tel: 943.29.38.47
fax: 943.27.12.38
e-mail: kometak@kometak.com
Eskubide guztiak Kometak dauzka © KOMETA

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Larunbatetan:
10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00 etara.