|
Balantza uhartea
2-4 jokalarientzat lankidetza jolasa,
5 urtetik 99 urtetara.
Pirata ausarten itsasontziak Arrainbizararen manua bizitzen
den uhartearen aurrean bota du aingura. Kutxa bakoitzak
zenbat pisatzen duen iritzia eman eta gogoan gorde beharko
duzue elkarri lagunduaz. Kutxa guztiak itsasontzi pirataren
barruan jartzen badituzue Arrainbizararen manuak itsasontzia
harrapatu baino lehen, irabaziko duzue txanda denak elkarrekin.
Prezioa: 32,00€
|
|
|
Story Cubes
Bederatzi irudiak
erlazionatu ditzazkezu istorio bat asmatzeko? Irudimena
suspertzeko jolasa 6 urtetik aurrera. 54 irudiko jolas dibertigarri
bat, pertsona bat edo gehiagorentzat.
Prezioa: 12,90 €
|
Inuit
¡Bat, bi, hiru
eta alehop! Koordinazioa bai gure gerriarekin baita beste
pertsonarekin ere beharrezkoa izango da soka makilan kiribiltzeko.
Gerria mugituz, salto txikiak emanez, hirura arte zenbatuz…
Hori guztia baimenduta dago, sormen pixka bat eta jolasteko
gogoa bakarrik behar dira.
Prezioa: 12,00 €
|
|
|
Itsasontzia agerian
1-4 jokalarientzat lankidetza jolasa,
2 urtetik aurrera.
Eraikuntza piezak pilatu, puzzle bat egin, edo eta lankidetza
jolas batetan denak parte hartu. Haurrak, Marcos marinelari
lagunduko diote itsasontzira garaiz iristen, itsasontzia
itsasora jaurti baino lehen.
Prezioa: 32,90€
|
|
Belea eta baratza (Erraldoia)
2-8 jokalarientzat lankidetza jolasa,
2 urtetik 6 urterarte.
A ze jolas lotsagabea! Belea patxadatsu geratzen da zuhaitzetatik
fruitu gozo eta urtsuak lapurtu ondoren. Haurrak sagarrak,
udareak, gereziak eta aranak azkar asko bildu behar dituzte.
Egia esan, frutak saskiratzeko zorte pixka bat beharko dute.
Belea berriz itzuli haurretik hurrak fruituak biltzeko gai
izango ote dira?
Prezioa: 98,50€
|
|
|
Nire lehen fruitarbola
1-4 jokalarientzat lankidetza jolasa,
2 urtetik aurrera.
Jolas hau Fruitarbolaren aldaera errazago bat da. Haur txikien
eskuentzat egokitu eta diseñatu dira materialak.
Jolas honen osagaiak jolaste libreago bat emango die haurrei
eta psikomotrizidade fina landuko dute. Egurrezko piezen
itxuraz eta kolorei buruz hitz egin dezakezue zuen haurrekin.
Prezioa: 27,50€
|
Itsasoa
Jokoan |
Jolasa hauen
historia desberdina da: “Itsasoa Jokoan”
jolasan, jokalarien helburua petrolio ontzi batek
petroleozko gailetak botatzen dituenak jasotzea da.
Jokalariek lortu ahal izango dute hondartza mehatxatu
egiten duen petroleozko kapa geldiarazten? |
Jolas kooperatibo honetan, jokalariek irabazi egin
nahi badute, elkarren artean koordinatu egin beharko
dituzte beraien jokaldiak. 1-6 jokalarientzako,
10 urtetik aurrera.
Prezioa: 34,50€
|
|
|
Nire lehen lankidetza-jolasa
|
Oihalezko joko
polita, 2-3 jokalarientzako. 2 urtetik aurrera
Quenotte sagutxoak benetako kanpin-denda batean pasa
nahi du gaua. Kolorez beteta dago! Bruni hartzatxoak,
Croki untxiak, Luma ahateak eta Kixkur ardiak kanpin-dendako
piezak muntatzen lagundu nahi dute. Baina lehenbizi
zoro moduan jolasten eta barrez arituko dira.
Prezioa: 29,50€
|
|
|
|
T'
Chang |
“T´Chang” jolasa Txinan gertatzen
da. Nola aurkitu irteera 7.000 harrizko estatuaz
inguratuta dagoen hilobi batean? Hemen isiltasuna
eta itzalak nagusi dira, migala batzuk eta ehunzago
bat ere daude eta 1.400 igarkizun 1400 jolasentzako
proposatu egiten dizkiguten mila urteko lau dragoi.
Jolasa hau kooperatiboa, familiarra, adimentsua
eta desberdina da. Jokalari guztiek elkar lanean
aritu beharko dira irabazteko. 1-4 jokalarientzako.
8 urtetik aurrera (aldaera bat badago ere 5 urtetik
aurrera dituzten jokalari gazteentzako).
Prezioa: 39,50€
|
|
Elur
Jausiak |
”Elur Jausiak” jolasan, herrialdera
larrialdizko lau deiadar
iristen dira
Garaiak diren lau mendikateetan, hegazkin bat apurtu
egin da eta bidariak arriskuan daude. Eguraldia
oso txarra da: elurra geroz eta ugariagoa da eta
mendikateen arteko bidea isteko mehatxua dago. Herrialdean
lau talde antolatzen dira eta hauetako bakoitza
mendikate desberdin batera abiatu egingo da. 3-4
jokalarientzako. 7 urtetik aurrera.
Prezioa: 31,50€
|
|
|
|
Amona
Mantangorrien Inauteri Dantzaldia
|
| Jolas
zoragarria!. 2-8 jokalari, 6 urte baino gehiagoko
umeentzat.
Nor iritsiko da lehena inauteri dantzaldira? Mahai
biribileko janaria lapurtu nahi duten inurri tripazainak?
Ala bertara gonbidatuak izan diren amona mantangorriak?
Baina inauteri dantzaldia denez, amona mantangorriek
mozorrotu egin beharko dute. Mozorroak oso sinpleak
dira: kolore desberdinetako bost barratxo dira. Mozorroa
lortuko dute beren artean barratxoak trukatuta, eta
batek lortzen duen bakoitzean hegan abiatuko da dantzaldira.
Prezioa: 37,50€ |
|
Baratza
eta Erroia |
2 eta 4 lagunen
artean jolasteko jolas kooperatibo bat da hau. 5 urtetik
aurrerako umeentzat.
Udak baratzako frutak heldu arazten ditu. Erroia gustura
egoten da honelakoetan eta tripa-festari ekiteko uneari
itxarongo dio pazientzia handiz.
Baina goiz batetan neska-mutilak frutak biltzera joango
dira. "Oh!" egingo du karraka erroiak. "Haiek
baino azkarragoa izan behar dut".
Umeek euren otarrak beteko al dituzte erroiak gehiegi
jan baino lehen?
Prezioa: 42,50€
|
|
|
Fruitarbola |
Jolas kooperatiboa,
1-4 jokalari, 4-8 urteetako umeentzat
Jolasaren zeregina Pepa udareondoari gereziak biltzea
laguntzea da, baina bele txikiari gerezi gorriak eta
goxoak ere gustatzen zaizkio ... Gai izango al zarete
gereziak biltzen belea fruitarbolara iritsi baino
lehen? Taldean jolastu egiten bada eta oroimen ona
izanez gero, gerezi guztiak bildu ahal izango dira.
Prezioa: 21,50€
|
|
|
|
Hop!
Hop! Hop! |
Jolas koperatibo hau 4 urtetik gorako 2-6 jokalarientzako
da.
Guztiok batera haizearen aurka jolasteko. Artzaina,
bere ardiak eta bere txakurra aterpera itzuli behar
dira haizeak zubia eraman baino lehen. Gai izango
al dira jokalariak artzainari ardi guztiak aterpera
eramaten laguntzeko?
Prezioa: 32,90€
|
|
Piccobello |
Jolas hau 3 1/2 urtetik gorako 2-4 jokalarientzako
da.
Piccobellok bi aldaera ditu. Aldaera kooperatiboan,
Casse-Noisettek asmatuta- haur guztiek batera irabazten
dute euria hasi baino lehen arropa guztia -20 jantziak-
jasotzea lortzen badute lorategira 8 euri-tantak erori
baino lehen. Tanta guztiak erori badira jantzi guztiak
jaso baino lehen, guztiok batera jokoa galtzen dute.
Jatorrizko aldaeran, arropa guztia garbi-garbia dago
eta eseki egin behar dugu lehortu dadin. Oraingoz
eguzkiak berotu egiten du, baina hori une batetik
bestera alda daiteke. Bere 5 jantziak esekitzea lortzen
duen lehen jokalariak irabaziko du partida.
Prezioa: 34,50€
|
|
|
|
Zuhaitza |
6 urtetik gorako
pertsona 1 eta 8 artean egiteko jolasa.
Jokalari bakoitzari pieza kopuru berdina ematen zaio.
Lehen jokalariak erabakitzen du zailtasun maila, enborra
euskarrian nola ipintzen duen.
Txandaka, jokalari bakoitzak pieza bat ipintzen du
berak aukeratutako lekuan, esku bakarrarekin beti.
Prezioa: 37,50€
|
|
Bamboleo
|
8 urtetik gorako
pertsona 2 eta 8 artean egiteko jolasa. Primerakoa
familian jolasteko
Egurrezko taula gainean jarri diren piezak kentzea.
Ahalik eta pieza gehien kendu behar dira, jakina.
Ez da zeregin erraza. Egurrezko taula batera eta bestera
kulunkatzen baita kortxozko bolaren gainean. Eta noski,
taula erortzeko arriskuan egongo da beti. Beste modu
batera ere jolas daiteke. Taula gainetik piezak kendu
beharrean, taula gainean jarri beharko dira.
Prezioa: 64,50€
|
|
|

|
Jausgailuekin
Jolasak |
Jausgailu batekin sekulakoena bere gainean planeatzen
ikustea da berriz lurrera jaitsi aurretik. Oso
sinplea izan daiteke: jokalari guztiek hertzetik
helduko diote lurraren arrasean. Gero, norbaitek
"txanpinoi" oihukatzean, besoak airera
altxatuko dituzte jausgailua puztu dadin. Jokalari
bakoitzak bere txandan oihu egin dezake.
Paracaídas (3,5 metros)……72,30
Paracaídas (6 metros…………114,50
Paracaídas (7,5 metros)……149,50
|
|
Villa
Paletti
|
Trebeziazko jolasa
8 urtetik gorako 2-4 (zorabiatzen ez diren) arkitektorentzat.
Bill Payne-k sortua
Limoiondoen herrialdean bizi zen pertsonaia xelebre
bat, lagunek "Paletti" esaten ziotena. Amets
bat zeukan: bere aitonak, bera baino are xelebreagoa
zenak, halako batean hasi baina diru faltagatik bukatu
ezin izan zuen luxuzko gaztelua eraikitzea. Palettik
ere ez zeukan dirurik, baina ideia aparta izan zuen.
Zergatik erosi zutabe gehiago beheko solairuetan inork
erabiltzen ez zituen zutabe mordoa bazegoen? "Burutazio
aparta, Paletti", esan zioten lagunek, eta halaxe
ekin zioten abentura berri bati. Izan ere, Villa Paletti
hura benetan gauza berezia baitzen. Gaur egun inork
ez du ulertzen Paletti jaunaren villa zergatik ez
den jada existitzen. Adituak sinetsita daude asmatzaile
bikaina zela eta bere garaiko jendeak gutxietsi egin
zuela haren talentua.
Prezioa: 37,50€
|
|
|